Biografia/Biografía

Liburutegianlaia-martinez

Laida Martinez Navarro: Bilbon jaio zen, 1965ean. Psikologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. HIZNET-Hizkuntza Plangintzan Graduondo ikastaroa egin zuen 2001-2002 ikasturtean, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Ikaskuntzak antolatua. Itzulpengintza ikasketak egin zituen Bilboko Labayru Ikastetxean.

Azken urteotan ipuin batzuk eta eleberri bat idatzi eta argitaratu ditu. Besteak beste, honako sari hauek jaso ditu literatur lehiaketetan:

- Gasteizeko Udalean akzesita jaso zuen “Udatiarra” ipuinari esker, 1998. urtean.

-1. saria lortu zuen Bilboko Udalaren Emakumearen Udal zerbitzuaren Ipuin Lehiaketan “Gizon tristea” ipuinarekin, 1998, urtean.

-“Itzala” olerkiarekin, aipamen berezia jaso zuen Gurutzetako Kultur Etxean, 1999. urtean.

-2. saria irabazi zuen Bermeoko Erroxape Elkartean “Maitaleak” idazlanarekin, 1999. urtean.

-1. saria lortu zuen Santurtziko Udaleko Ipuin-Lehiaketan “Gonbidatuak” ipuinarekin, 1999)

-1. saria izan zen bere lana “Ispilua” Deustuko Kriskitinak Elkarteko Lehiaketan, 2000. urtean.

-1.saria jaso zuen Bermeoko Erroxape Elkartean “Jaun eta Jabe” lanarekin, 2000. urtean.

-1. saria irabazi zuen Bermeoko Erroxape Elkartean “Bizitzeko Hamaika zio”, 2001. urtean.

-“Hondamendia” 1. saria izan zen Bilboko Udaleko Emakumearen Zerbitzuan, 2001. urtean.

-“Gerrakoak” lanarekin 1. saria lortu zuen Errenterian, Errenteria Hiria Lehiaketan, 2001. urtean.

-1. saria jaso zuen Debako Udaleko Tene Mujika ipuin lehiaketan “Gaua” lanarekin, 2002. urtean.

-1. saria irabazi zuen estatu mailako Lazarillo sarian, 2002. urtean, “Max” euskaraz idatzitako eleberriarekin (haurrentzako literatura).

-2. saria lortu zuen Zumaiako udaleko Julene Azpeitiaren lehiaketan, 2003. urtean, “Egunak eta gauak” lanarekin.

-1. saria jaso zuen Bilboko udaleko Gabriel Aresti ipuin lehiaketan, 2003. urtean “Neskak eta mutilak” lanarekin.

-1. saria izan zen Santurtziko udaleko sexismoaren aurkako kontakizun lehiaketan, 2003. urtean, “Munstroa” ipuinarekin.

-Akzesita lortu zuen Bilboko udaleko Gabriel Aresti ipuin lehiaketan, 2004. urtean, “Bat, bi eta hiru” lanarekin.

-Akzesita irabazi zuen Urnietako udaleko On Manuel Antia ipuin lehiaketan, 2008, “Praka motzak” ipuinarekin.

-1. Saria “Ciudad de Málaga haurrentzako literatur lehiaketan”, 2014an, “El Club de los Bichos” gazteentzako eleberriarekin.  Liburua azaroan aurkeztuko du Anaya argitaletxeak.

Goian aipatutako batzuk argitaratu dira jadanik, adibidez, “Udatiarra”, Relatos breves y cuentos no sexistas deitutako ipuin bilduman (Gazteizko udala, 2001). “Gizon Tristea” ipuina “Emakumeak kontari. Relatos de Mujer” deitutako ipuin bilduman argitaratu zen 1999an, Bilboko udaleko Emakumearen zerbitzuak argitaratua.

“Ezezaguna” deituriko ipuina, Bilbao Egunkariak argitaratu zuen 2000. urtean. “Gaua” argitaratu zuen Elkarlan argitaletxeak 2002an, ipuin bilduma batean.

“Neskak eta mutilak” eta “Bat, bi eta hiru” Bilbao hiria ipuinak, ipuin bilduman argitaratu ziren 2004an, Bilboko udaleko Kultura sailak egin zuen. Urte hartan “Santurtzitik Bilbora doan trena” ere argitaratu zen “Lecturas en el Arenal” bilduman, hirugarren zenbakian. “Praka Motzak”, Urnietako udalak argitaratu zuen 2009an beste ipuin bilduma batean.

2003ko ekainean, Madrileko Liburu Azokan, “Los líos de Max” aurkeztu zuen Edelvives argitaletxeak; eta 2003ko abenduan, euskarazko bertsioa (jatorrizkoa, alegia) “Max bazterrak nahasten” argitaratu zuen Ibaizabal argitaletxeak. 2000an Lazarillo saria lortu zuen “Max” eleberriari dagozkion horiek biak. Katalanez ere argitaratu da Baula argitaletxeak.

ETORKIZUNARI BEGIRA:

Egun, hainbat proiektutan sartuta dago Laida Martinez Navarro: “Max bazterrak nahasten” eleberriaren bigarren partea amaituta dago eta Ibaizabal argitaletxeak argitaratuko du 2014an, “Max eta lehengusina txikia” izenburuarekin.

Gazteentzako eleberri batzuk idatzi ditu eta noiz argitaratuko diren zain dago; “Pecados y secretos de una familia muy normal”, nagusientzako eleberria ere idatzi du.

Proiektu berrien artean, “Irakurketa erraza/Lectura fácil” motan idatzitako hainbat eleberri argitaratzeko asmoa aipatu behar da. Mota horretan (erraz irakurtzeko motan) “Max” pertsonaiaren hirugarren eta laugarren liburuak amaituta daude, “Max oporretan doa” eta “Max Bilbon bizi da” izenburuekin. Biak argitaratuko dira 2014an eta 2015ean.

Halaber, aipatzeko modukoa da martxan jarri duen proiektua: 2013-2014 ikasturtean Euskalerriko hainbat ikastetxetara, ikastoletara, eskoletara eta elkartetara bidali da Laidaren irakurketa errazeko testu bat. Horrekin batera “Irakurleentzako orria” ere bidaltzen da. Irakurketa Erraza bultzatzeko helburua du proiektuak (Informazio gehiago lortzeko, begiratu web orri honetan “Irakurketa Erraza/Lectura Fácil” txokoan) eta 2014-2015 ikasturtean ere egingo da Nafarroan, Errioxan, Pariseko Eskual Etxean eta estatuko zein estatutik kanpoko hainbat elkartetan eta ikastetxetan.

Bukatzeko, bere azken lana aipatu behar da, hori ere erraz irakurtzeko motakoa izango dena:

Izan ere, eleberri historikoa, gazte-literaturakoa, idazten ari da Laida. Bilbon eta Gaztelan, Behe Erdi Aroan, girotuta egongo da eleberria. Testuan Diego Lopez Harokoak (Bilbo hiribildua sortu zuenak), eta Maria Diaz Harokoak (horren ilobak) izandako istiluak islatzen dira; baita penintsulan, Gaztelako errege bihurtzeko, egondako gudak ere. Aipatutako eleberri historikoa 2015ean argitaratuko da.

 

Laida Martínez Navarro: nacida en Bilbao en 1965, está licenciada en Psicología por la Universidad del País Vasco (UPV), ha realizado un Curso de Postgraduado en Planificación lingüística por dicha universidad y por la Sociedad de Estudios Vascos “Eusko Ikaskuntza”, durante el curso 2001-2002. También ha cursado estudios de traducción en el Instituto Diocesano Labayru de Bilbao.Durante los últimos años ha escrito numerosos cuentos y varias novelas. Estos son algunos de los premios recibidos en el ámbito literario:

-Accésit en el ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz en el concurso de cuentos no sexistas, en 1998 con la obra “Udatiarra”.

-Primer premio en el concurso de cuentos del Servicio de la Mujer del ayuntamiento de Bilbao, en 1998, con la obra “Gizon tristea”.

-Mención a la “Calidad expresiva” en la Casa de Cultura de Cruces, en el año 1999, con la obra “Itzala”

-Segundo premio en la Asociación Erroxape Elkartea de Bermeo, año 1999, con la obra “Maitaleak”

-Primer premio en el ayuntamiento de Santurtzi, en el año 1999, con la obra “Gonbidatuak”

-Primer premio en el concurso de Kiskitinak Elkartea, en el año 2000, con la obra “Ispilua”

-Primer premio de la Asociación Erroxape Elkartea de Bermeo, en el año 2000, con la obra “Jaun eta Jabe”

-Primer premio de la Asociación Erroxape Elkartea de Bermeo, en el año 2001, con la obra “Bizitzeko hamaika zio”

-Primer premio en el concurso de la Mujer del ayuntamiento de Bilbao, en el año 2001, con la obra “Hondamendia”

-Primer premio en el concurso Ciudad de Errenteria, en el año 2001, con la obra “Gerrakoak”

-Primer premio en el concurso Tene Mujika del ayuntamiento de Deba, en el año 2002, con la obra “Gaua”

-Primer premio en el concurso nacional de Literatura infantil Lazarillo para la creación Literaria, en el año 2002, con la obra “Max”, escrita en euskera.

-Segundo premio en el concurso Julene Azpeitia del ayuntamiento de Zumaia, en el año 2003, con la obra “Egunak eta Gauak”

-Primer premio en el concurso de cuentos Gabriel Aresti del ayuntamiento de Bilbao, en el año 2003, con la obra “Neskak eta mutilak”

-Primer premio en el concurso de relatos anti-sexistas del ayuntamiento de Santurce, en el año 2003, con la obra “Munstroa”

-Accésit en el concurso de cuentos Gabriel Aresti, del ayuntamiento de Bilbao, en el año 2004, con la obra “Bat, bi eta hiru”

-Accésit en el concurso de cuentos On Manuel Antia del ayuntamiento de Urnieta (Gipuzkoa), en el año 2008, con la obra “Praka Motzak”

-Premio Ciudad de Málaga de literatura infantil 2014, con la novela “El Club de los Bichos”. Dicha novela será publicada en noviembre de 2014 de la mano de la editorial Anaya.

Algunos de los arriba mencionados ya han sido publicados, como por ejemplo “Udatiarra” en una recopilación titulada “Relatos breves y cuentos no sexistas”. Lo publicó el ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, en el año 2001. También “Gizon Tristea” publicado por el Servicio de la Mujer del ayuntamiento de Bilbao, en el año 1999 (en el libro Emakumeak kontari).

El cuento “Ezezaguna” se publicó en el periódico “Bilbao”, en el año 2000 y “Gaua” en la editorial Elkarlan, en el año 2002, en una recopilación de cuentos.

“Neskak eta mutilak” y “Bat, bi eta hiru” fueron publicados por el Ayuntamiento de Cultura, del ayuntamiento de Bilbao, en el año 2004 en la recopilación “Bilbao hiria ipuinak”. Ese mismo año se publicó el cuento “Santurtzitik Bilbora doan trena” en el número tercero de la publicación “Lecturas en el Arenal”. “Praka motzak” fue publicado por el ayuntamiento de Urnieta (Gipuzkoa) en el año 2009.

En junio de 2003, de la mano de la Editorial Edelvives, se presentó en la Feria del Libro de Madrid el libro de literatura infantil “Los líos de Max” y durante el otoño de ese año, con la editorial Ibaizabal se procedió a la publicación en euskera de la versión original, bajo el título de “Max bazterrak nahasten”. Estas dos publicaciones corresponden al título “Max” que consiguió el premio nacional Lazarillo de Creación literaria, en el año 2002. La editorial Baula lo publicó también en catalán con el título “Els embolics d’en Max”.

Proyectos que se van materializando:

Durante este año la editorial Ibaizabal publicará el segundo libro que cuenta con Max como protagonista: “Max eta lehengusina txikia”.

Además, entre sus proyectos más nuevos, se halla el de publicar en formato de “Lectura fácil”. En este formato están ya escritos el tercer y cuarto libros de la saga de Max, con el título “Max se va de vacaciones” y “Max vive en Bilbao”. Ambos serán publicados durante 2014 y 2015.

También están ya escritas y a la espera de publicación algunas de sus novelas juveniles; y también“Pecados y secretos de una familia muy normal”, novela para adultos.

Así mismo, cabe mencionar el proyecto de Lectura Fácil que ha puesto en marcha. Para ello, durante el curso 2013-2014 ha enviado uno de sus textos a distintos centros escolares y asociaciones del País Vasco. Junto con el texto se adjunta una “Hoja para el lector” a rellenar tras la lectura. Este proyecto tiene como objeto impulsar la Lectura Fácil (si quieres saber más sobre él, consulta en el apartado “Irakurketa Erraza/Lectura Fácil” de esta misma página web) y se continuará durante el curso 2014-2015, ampliándolo a Navarra, La Rioja, la Eskual Etxea de París y otros diversos centros y asociaciones, tanto nacionales como internacionales.

En la actualidad está escribiendo, también en formato de literatura fácil, una novela histórica ambientada en Bilbao y Castilla durante la Edad Media, en la época de la fundación de la Villa por el señor de Bizkaia, Diego López de Haro. Durante ese período se producen las rivalidades con su sobrina María Díaz de Haro, y las guerras en Castilla entre distintos partidarios, para apoderarse del trono castellano en el que se sentó primero Sancho IV, y posteriormente, gracias a la reina María de Molina, su hijo Fernando IV. Esta novela será publicada durante el año 2015.