Erraz irakurtzeko materiala/Lectura fácil

 

LIBRO

Erraz irakurtzeko materiala. Proiektua Lectura fácil. Proyecto

Modu laburrean bada ere, erraz Irakurtzeko materiala (batzuek Irakurketa Erreza/Lectura Fácil esaten diote) zer den azalduko dut:

Irakurketa Erraza  sortu da pertsona konkretu batzuei laguntzeko: irakurtzeko zailtasunak dauzkaten pertsonei edota irakurritakoa ulertzeko zailtasunak dauzkatenei. Zailtasunak behin-betikoak izan daitezke: zentzumen-minusbaliotasunak edo minusbaliotasun psikikoak dauzkatenak daude talde horretan; arazo neuropsikologikoak dauzkatenak; zaharrak, neurri batean senil daudenak, eta abar… Edo behin-behinekoak: hizkuntza ofizialean irakurtzeko gaitasuna mugatuta daukatenak (neoirakurle nagusiak) egongo dira bigarren talde horretan, etorkin heldu berriak eta beste hizkuntza bateko hiztunak, analfabeto funtzionalak,  alfabetatze-prozesuan daudenak, Eskola-curriculumari moldatzeko arazoak dauzkaten umeak eta nerabeak, edo ikasketa-maila baxua daukatenak.

Nire proiektua

Orain arte Erraz Irakurtzeko liburu gutxi idatzi dira euskaraz. Umeentzat aproposak direnak ez daude, horrexegatik animatu naiz mota honetako eleberri batzuk idaztera eta bi idatzi ditut. Max bazterrak nahasten liburuan, 2002. Urtean Lazarillo saria irabazi zuen liburuan, agertzen diren pertsonaiak erabili ditut erraz irakurtzeko liburu biak idazteko. Eleberriak aproposak dira umeentzat baita euskaraz ikasten ari diren nagusientzat ere.

Euskal Herrian entitate bat dago Erraz Irakurtzeko materiala bultzatu nahi duena, ”Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Erraza”, eta nire testuak aztertu eta gero, nazioarteko ikurra eman dio. Liburuka, beraz, filtrotik pasatu dira jadanik (honekin batera bidaltzen dut entitatearen linka). Izan ere, IFLAk (The International Federation of Library Associations and Institutions delakoak)emandako jarraibideak errespetatuz idatzi ditut liburuak.

Proiektua aurrera eramateko ideia ona iruditu zait nire testu bat hainbat ikastetxe, eskola eta ikastoletara bidaltzea. 2013-2014 ikasturtean egin dut eta oso balorazio onak jaso ditu liburuak. Kirikiño ikastola, Begoñazpi ikastola, Nuestra Señora de Begoña-Hijas de la Caridad (Bilbao), Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea… Horiek izan dira proiektuan parte hartu dutenak. Ikaslek zein irakaslek oso balorazio ona eman diote proiektuari. Autismo Bizkaia/APNABIko ikasle batzuek ere irakurri dute: Aldamiz ikastetxean, Otxarkoagako zentroan… 15-18 urte bitarteko ikasleak izan ziren irakurleak eta asko gustatu zitzaien. Halaxe jakinarazi zidaten haiekin elkartu nintzenean, 2014ko maiatzean, eta horrela ikusi ahal izan dut haien emandako balorazio-orrietan.

2014-2015 ikasturtean Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Errioxako ikastetxe batzuetan irakurriko da testua. Beste elkarte batzuetan ere; adibidez, Pariseko Eskual etxean.

Norbait interesatuta badago, testua eskaintzen dut proiektuan parte hartzeko (idatzi helbide honetara: irakurketa.lectura@gmail.com). Irakurtzeko orduan zailtasunak dituzten ikasle batzuei pasatzea izango da kontua (edo euskara ikasten ari direnei). Handik aurrera, ikasleek eta irakasleek esan dezatela ea gustatu zaien ala ez. Horretarako balorazio-orria bidaltzen dut.  

Balorazio-orria

Helburu bikoitza dauka balorazio-orriak:

Batetik, argitaratu baino lehen, ondo noan ala ez jakiteko balio du. Horretarako ikasleek zein irakasleek eman behar didate iritzia: zer gustatu zaien gehien, zer ez zaizuen gustatu, liburuari ematen dioten nota (1etik 10era…)

Bestetik, administrazio publikoei eta argitaletxeei proiektuaren berri eman nahi diet, material honen beharra dagoela jakinarazteko, ea animatzen diren proiektuan parte hartzera.

Lagungarriak izango dira balorazio-orriak lan horretan. Hau da, erraz irakurtzeko materiala beharrezkoa eta komenigarria dela frogatzeko.

Bukatzeko, link bi idazten ditut. Biak dira interesgarriak Irakurketa Erraza zer den jakiteko eta gaian sakontzeko. Lehen linka Kultura Ministerioari dagokio, eta bigarrena Irakurketa Errazeko entitatekoa da.

http://www.mcu.es/libro/docs/MC/Observatorio/pdf/Metodos_redaccion_lecturafacil.pdf

http://lecturafacileuskadi.net/ 

 Aunque sea de manera breve voy a explicar qué es la Lectura Fácil (LF):

LF ha surgido para ayudar a unas personas concretas: aquellas que tienen dificultades a la hora de leer o de entender lo que han leído. Podemos distinguir entre personas con dificultades de lecturapermanentes: con discapacidades sensoriales o psíquicas, con trastornos neuropsicológicos, personas mayores, parcialmente seniles… Y personas con dificultades lectoras transitorias: personas lectoras con suficiencia limitada en una determinada lengua (neolectores adultos), personas inmigrantes recientes y otros hablantes de lengua no nativa, personas analfabetas funcionales y/o en desventaja educativa, personas en proceso de alfabetización, niños y adolescentes con dificultades de adaptación al currículo escolar, escolarización deficiente o nivel escolar bajo.  

Mi proyecto

Hasta ahora se han escrito pocos libros de lectura fácil en castellano y prácticamente ninguno para niños, por eso me he animado a crear unas novelas en este formato, y he escrito dos. En ambos he utilizado los mismos personajes que aparecen en el libro Los líos de Max, que es el que consiguió el premio Lazarillo en el año 2002. Mis textos de lectura fácil están indicados para niños de 8 a 11 años; y también para aquellas personas con ciertas dificultades en el área del lenguaje y la lectura en castellano o que estén aprendiendo castellano.

En el País Vasco, la entidad cuya finalidad es impulsar la LF se llama “Lectura Fácil-Irakurketa Erraza”, y después de analizar mis textos, les ha dado el sello de la Asociación, lo que indica que están escritos siguiendo las normas internacionales de lectura fácil de la IFLA (The International Federation of Library Associations and Institutions) .

Para llevar a cabo mi proyecto me ha parecido buena idea probar un texto y así recibir opiniones y hojas de valoración. Para ello durante el curso 2013-2014 lo han leído en diferentes centros escolares del País Vasco: ikastola Kirikiño, ikastola Begoñazpi, Nuestra Señora de Begoña-Hijas de la Caridad (Bilbao), Colegio Intxaurrondo Hegoa…, valorándolo muy positivamente tanto alumnos como profesores. También en el País Vasco lo han leído alumnos de APNABI (Autismo Bizkaia), en sus centros escolares: colegio Aldamiz, Centro de Otxarkoaga… Estos alumnos de 15 a 18 años han disfrutado muchísimo con la lectura de la novela, tal y como me dijeron cuando me reuní con ellos en mayo de 2014, y como se refleja en sus hojas de valoración.

Durante el curso 2014-2015 el libro va a ser leído en centros de Vizcaya, Guipúzcoa, Navarra y La Rioja. También en instituciones y colegios con el español como segunda lengua o con el español como primera lengua pero que tengan necesidad de trabajar un texto de este tipo como apoyo.

Además, ofrezco formar parte del proyecto a todos los que se animen a ello (escribid a: irakurketa.lectura@gmail.com). El proyecto consistiría en dar a leer el texto a alumnos que tengan dificultades a la hora de leer o entender lo leído o que estén estudiando castellano.  Tras la lectura, corresponderá a esos lectores y a sus profesores decidir si les ha gustado o no. Para recoger las opiniones envío las hojas de valoración.

Hoja de valoración

Las hojas de valoración tienen un objetivo doble:

 Por un lado, quiero saber si voy bien o no antes de publicar el texto. Para ello profesores y alumnos deberían darme su opinión: qué les gusta, qué no les gusta, la puntuación (de 1 a 10) que dan al libro… .

Por otro lado, pretendo intentar que las administraciones y editoriales se interesen en este tipo de material y vean que existe necesidad de él,  a ver  si se animan a tomar parte en el proyecto.

Las hojas de valoración son una gran ayuda en esta tarea de probar que el material de lectura fácil puede ser necesario y conveniente.  

Por último os pongo dos enlaces. Ambos son interesantes para profundizar un poco más en el tema de la LF. El primero es del Ministerio de Cultura; el segundo, de la Entidad Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Erreza.

http://www.mcu.es/libro/docs/MC/Observatorio/pdf/Metodos_redaccion_lecturafacil.pdf

http://lecturafacileuskadi.net/